BIRLEKO AUZOA ERE "LORE JOKO"etan (2007-10.28)
Urriaren 28an ekitaldi berezia ospatu da Mungian, hain zuzen ere, 100 urte atzera egin eta orduko trenaren inaugurazino ofiziala. Ekitaldi horretaran herri osoak hartu dau parte, baita gure auzoko jendeak ere, antzerki erraldoi bat eginda. Konta dezagun, labur bada ere, zelakoa izan zen ospakizuna:Harako denboratan Mungia ez zen oraingoa lakoa. Orduan bi Mungi egoazan: uria eta elizatea, bakoitza bere ordezkari, lurralde, zerbitzu eta abarrekaz. Kanpoaldean katetxea edo “aduana” zegoen, eta urira sartzen ziren merkantzia guztiek bertan “peajea” ordaindu behar izaten eben. Jaialdi hau ospatzeko ardoa eta edariak ekarri dira, baina katetxetik pasatu behar. Antzezlan hori ezin hobeto egin dabe Birleko ordezkariek, euren zaldi-gurdi eta guzti. Gure Lopategik argi eta garbi esan eutson katetxean kobratzen ari zen andrazkoari “Mungia lapur guztien habia” zela, baina alferrik, azkenean ordaindu behar izan eban.Jarraian uriko ordezkariak elizatearen lurraldeetatik pasatu behar ziren trenaren estazinora heltzeko, eta han elizateko agintariekaz batera, auzoetako ordezkariak agertu ziren, urikoei altoa botateko prest. Hor ziren, bai, Iturribide kaletik gora, berriro be Birleko hainbat eta hainbat “elementu”, orduko bendejera, baserritar eta esne-saltzailez jantzita, idi-gurdi, asto eta guzti. Azkenean, uriko alkateak agintearen lantza edo makila emon eutson elizatekoari, eta besarkada bat emanda, denak abiatu ziren estazinorantza.Ekitaldia amaitzeko, trena heldu zen estazinora. Gobernadore zibila, autoridadeak eta kasetariak bajatu ziren. Herriko agintariek ongi etorria emon ostean, gobernadoreak bere diskurtsoa bota, abadeak bedeinkazinoa eta azkenean lehenengo urtekera ofiziala emon jakon trenari, jendez beteta joiala: lehenengo bagoian agintariak eta aberatsak; bigarrenean, monjak, bendejerak, umeak eta auzoetako jendea; eta, azkenekoan, merkantziak. Lehenengo bidai “ofizial” horren ostean, hainbat paseotxo emon ebazan trenak eta egun osoan zehar ospakizun desberdinak egon ziren (orduko umeen jolasak, herri-kirolak, eskola...).Txalogarria benetan herri osoaren parte-hartzea, baita, zelan ez, beste batzuen artean gure auzoaren parte-hartzea ere. Ea datorren urtean halaxe edo hobeto egiten dogun...
Testoa:Eva Gaminde, @Kirru

No hay comentarios:
Publicar un comentario