sábado, 29 de septiembre de 2007

"KURTSO" BARRIARI HASIERA

Pasatu dan ostiralean, udako oporrak pasa ondoren, euki eban lehenengo bilera Ander Deuna Elkarteko komizioak eta bertan astertutako gai bat zan ermitaren teilatuaren konponketa, izan bere datorren ileko (urria), epea dauko lanak asteko dauken akordioak, lan oiek egingo dittun enpresagaz. Beste gai bat bere ipini eben mahai ganean. Lehenengo bider izango litzateke egingo littekena Birlen, holako gauza polit bat, baina ondo astertu beharreko gauza da jarraipena euki dedin behin eta hasi ezkero. Oraingoz ez dogu aipatuko, lasai aztertzeko aukera izan dedin.Era berean Kirol elkartea bere bilatu zan eta azter gaiak, gainean daukagun "Bizkaiko Txirrindulari Onenari" egiten jakon omenaldia. Aurtengoa izango da egiten dan zazpigarrena, eta datorren azte buruan epaimahaik egingo daben bilerari itxaroten gelditzen gara. San Andresatako probari buruz bere esan behar ipini dabela "makinaria" martxan, azaroaren 23an edo hasiko diren saioetan dana prest eukitteko. Baita errepasotxubat azken idi proba ostean gertatutakoari buruz.Jakinerazi behar aipatutako komizio ahuek ileroko batzarra egiten dabela, ilean azken bariku guztietan bertoko "Zuloa" tabernan.
Publicado por Juan Cruz en 21:39 Vínculos a esta entrada
Etiquetas:

No hay comentarios:

ARTXIBOA