Birleko historian azken hogeita hamar urteotan, zeozer azpimarratu behar bada, Ander Deunaren baselizaren inguruan egindako eraikuntzak dira. Hauexek dira: Probalekua, bertan komunak, dutxak eta abere gordelekua eraiki direlarik. Txokoa, hogeita hamar lagun inguru hartzen dittun tokiagaz. Birleko jendeak bertan hainbat bazkari edo afari antolatzen dittuelarik. Taberna, bere instalazio guztiakaz, sukaldea, komunak e.a. Batzar toki eder eta zabal bat, edo zenbait kultur jarduera antolatzeko erabili deitekeen lekua, altzariakaz ondo hornituta, mahi, aulki, TV e.a., Lan gela informatizatuta. Hauek danak teilatu beraren azpian. Bere inguruan futbito zelaia, zorua asfaltatuta. Bertan, jaietan urtero antolatzen da futbito torneo bat gaztetxoentzat, eta urte guztian zehar erabiltzen dabena auzoko eta inguruko gaztetxoek. Aipatutako guzti honek izugarrizko balioa gehitu deutso hasieran ortu bat izan dan lur zatiari. Hasieran hainbat auzokiden laguntza izan zuten, gaur egun eta urte guztiotan zehar lanean dabiltzan, bost auzokideek. Meritu galanta eta zeozer gehiago badauke geroago aipatuko doguzan bost lagun hoiek, jai egunetan, opor egunetan, lanean gaur egun zutunik dagon eraikin eder hori lortzeko. Lana egiteko gogotik aparte, zeozer gehiago badaukea, adibidez gestio lanetan aritzeko gaitasuna, hainbeste urtetan udaletxetik pasatu diren arduradun guztien konfiantza lortzeko. Zer esanik ez Mungiako udaletxeak eskaini deutsen diru laguntza, batez bere , eta beste erakunde batzuk ahaztu barik, hori dana egia izan dadin. Ezkertzekoa, aipatutako udaletxeko arduradunak euki daben konfiantza bost auzokide hoiengan. Hau dana ez da auzokide guztien gustoko, ezin ukatu, baina bai gehiengo haundi batena, hori bere aitortu behar da, eta gustoko ez dabenak sekulan ez deutse eragozpenik edo beste alternatiba bat mahai gainean ipini. Argi dagona da auzokideek nahi ez dabenik ez dala egin. Auzokideek badaukate nahiko arrazoirik harro egoteko euren jabegoak irabazi dauen baliogaz, eta gainera zentimo bat bere poltsikotik ipini barik. Birleko auzokideak pribilegiatu batzuk dira, “Ander Deuna Elkarte”ko bost lagun hoieri ezker. Hor dauke hainbat toki prest edozein jarduera antolatzeko eta antolatu egin beharko litzatekez, hori da “Ander Deuna Elkarte”ko kide diren José Luis Zugazaga, José Antonio Lopategi, Juan Antonio Olondo, Juan José Garaizar eta Jon Agirre´ren ametsa.Danok ikusten doguna errealitatea da. Aipatutako bost lagun hoiek batez bere, eta Birlekook dakigun beste batzuk ahaztu barik Birle eta Birlekoentzat egindako lana hor geldittuko da betirako. Hori bai dala ukatuezina.
Publicado por Juan Cruz en 14:22 Vínculos a esta entrada
Etiquetas: ALBISTEGIA
domingo, 2 de septiembre de 2007
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario