sábado, 29 de marzo de 2008

ERMITAZPI TXOKORA BIDEA MOZTUTA


Probaderoko sarreretan antzinatik egon dira lur gaineko seinale batzuk kamioari sarrera ostopatzeko, futbitoko zelaia apurtua izan ez dadin, eta Ermitazpi txokoko kide bakoitzari emon jakon giltza, beharizana dagonean ireki ahal dadin. Honela kontrol pizka bat egon da hainbat urtetan, baina pasadan urteko idi probak ospatu zirenean, zori txarreko eztabaida batzun ondoren norbaiteri bururatu jakon (bere borondate ona erakutsis) seinale hori zarratu egin behar zala auto pila bat barruan zegoela eta gero barruan zegoen auto baten gidariari bururatu zaion, giltza eskatu beharrean, indarkada bat emon beren autoagaz eta apurtzea izango zala onena. Horrela egon da hainbat denboratan sarrera librea. Eztabaida, noren ardura izango ote da barriro seinale hori bere lekuan ipintzea...Eta bitartean zabor batzen dabilen kamioari ondo etorri zaio, zaborontziak utzitutakoan sartu futbito zelaira, bertan bira egin eta jarraitzen zauen beren lanean. Azkenean gertuta da gertatu beharrekoa, eguneroko "pasadak" bidea apurtu dabe, txokora sartzen izan diran autoak azpiagaz lurra jotzen izen dabe, eta baita beren azpitik pasatzen izan dan ur tutua bere apurtu da eta kriston aberia. Azkenean egin dira konpoketak eta seinale "famatu" hori bere ipiniko da beren lekuan, barriro gertatu ez dadin gertatutakoa. Baliteke danon gustukoa ez izatea, baina beharrezkoa da.

Ander Deuna Elkartea

No hay comentarios:

ARTXIBOA